Korrika mundu osoan parekorik ez duen ekimen herritarra dugu. Euskararen aldeko lasterketaren hamabosgarren aldia baliatuz, mundu osora zabaldu nahi dugu korrika , muga guztien gainetik, euskara eta euskal kulturaren berri hedatzeko.
Euskal Herriko bira egingo duen lekukoaren irudi birtualak zabalduko ditugu mundu osoan zehar eta, horrela, Euskal Herritik at bizi diren euskaltzaleek ere heldu ahal izango diote lekukoari.
Ziberlekukoa
Euskal Herriari bira ematen dion Korrika ren kilometroak saltzen diren moduan, Interneten antolatu dugun Ziberkorrika honetan mezua mundu osoan barreiatuko duten ziberlekukoak eskainiko dira, borondatezko diru ekarpen bat eginda.
Lekuko digital guztiekin eta lekuko hartzaileen izen-abizen guztiekin Ziberkorrika zerrenda osatuko dugu, eta mundu mailako Korrika ren ibilbide birtuala egingo dugu.
Documento sin título
Korrikaren bulegoak
NAFARROA Errekoletak, 16 behea 31001 IRUÑEA
Tel: 948 211 315
Fax: 948 221 450 nafarroa@korrika.org