KORRIKA 15 :: Pirritx eta Porrotxen kantaDocumento sin título
TXIS PUN! KORRIKA!
Pirritx eta Porrotx pailazoek kanta bat eskaini diote Korrika 15i, Korrika txikietarako ekarpen moduan. Txis pun! Korrika! du izena kantak eta ohikoa den moduan, umeak gogoan dituztela sortu dute. Izan ere, pailazo hauen ustez, "Korrika herri osoak parte hartzen duen jai bat da, baina umeek modu berezian hartzen dute parte, ilusio handiz. Baina Korrika ez da geratzen, eta gauez euren herritik pasatzen denean, edo euren herritik pasatzen ez denean, Korrika "handiaz" ezin dute disfrutatu. Korrika txikiaz, ordea, bai".
Txis pun! Korrika! kantarekin Korrika pasatzerakoan sortzen diren une kilikagarrienak islatu nahi izan dituzte Pirritx eta Porrotxek: "Denbora gutxian emozio handia eta urduritasuna bizitzen dira, eta hori islatu nahi izan dugu: ilusioa, urduritasuna, erritmoa...".
Bideoklipa eskuratu nahi izanez gero, hurbilen daukazuen AEKko euskaltegian egin dezakezue DVDaren eskaera ( korrikaren bideoa, Heldu kantaren bideoklipa eta Pirritx eta Porrotxen bideoklipa biltzen dituena). Bestela, martxoaren 22, 23, 24 eta 25ean GARA egunkariarekin batera erosteko aukera izango da Euskal Herriko prentsa kioskoetan. DVDaren salneurria: 7 €
Documento sin título
Korrikaren bulegoak
NAFARROA Errekoletak, 16 behea 31001 IRUÑEA
Tel: 948 211 315
Fax: 948 221 450 nafarroa@korrika.org