KORRIKA 15 :: Kanta eta bideoaDocumento sin título
Korrika 15eko kanta: Heldu Korrikari
Erraz gogoratzeko erritmoekin dator aurten Korrikako abestia, Niko Etxarten eta Hapa-Hapa taldeko musikariekin. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. Barricada taldeko "Drogas"etik hasi eta Zuberoako "Amaren alabak" talderaino, ahotsen nahasketa bizia du abestiak. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita "nortasunaren mintzaira".
Bideoklip-ean oilarrak ematen dio ongi etorria abestiaren entzuleari. Irudiaren abiadurarekin jolastuz, abestiaren grabaketaren irudiak ageri dira, orain dela urte biko Korrikaren irudiekin tartekatuta.
Documento sin título
HELDU KORRIKARI
Oilarrak kukurukuz
Ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?
Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!
Mendez mende euskalduna
Izan da Euskara-duna
Aitzina egin beza!
Herria da gorputza
Hizkuntza aldiz bihotza
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!
Hitza pitz ahoz-aho
Erabiliz egunero
Mendi puntatik ibaira
Nortasunaren mintzaira...
Bideoa ikusteko arazoak badituzu: "Flash" instalatuta eduki behar duzu. Deskargatu hemendik
Korrika 15eko bideoa
Unai Iturriaga bertsolariak zuzendu du Korrika 15en bideoa eta berak egin du gidoia ere. Hamazortzi minutuz luzatzen den istorioa Karrantzan hasi, Euskal Herriak Kantabria eta Burgosekin daukan mugan, eta Iruñean bukatzen da, Korrika 15ek egingo duen moduan.
Pertsona gramatikalek gidoiari hezurdura ematen dioten legez, hezur-haragizko pertsonak dira Korrika 15en bideoaren protagonistak: Ni Beda Ajuria da, AEKn euskara eskolak ematen urte piloa daraman irakaslea. Zu, berriz, Maialen Lujanbio bertsolaria, zu eta ni-ari buruzko olerki baten egile. Bera Marije Ramos, Yaidel Martinez, Omar Bodian, Miguel Reguera, Jose Rodriguez, Juan Jose Trevilla, Pantxo Cruz eta Sally Christopher dira, euskaldun jaio ez diren euskal herritarrak. Gu Amaren alabak taldeko kantari zuberotarrak dira, Korrika 15en kantan ere parte hartu dutenak. Zuek bideoa ikusten arin direnak dira, guztiak, euskara badenik ere ez dakitenak barne. Eta haiek... ez daukate aurpegirik Korrikaren bideoan, baina euskararen eta euskaldunon kontrako adierazpenek osatzen dute. Hori dena Karrantza, Iruñea eta Korrikako irudiekin tartekatuta.
Bideoren errealizazioaz, irudiaz eta edizioaz Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Eriz (IKB) arduratu dira; eta Logela Multimediako Ander Garaizabal eta Gorka Molerok egin dute musika.
Documento sin título
Korrikaren bulegoak
NAFARROA Errekoletak, 16 behea 31001 IRUÑEA
Tel: 948 211 315
Fax: 948 221 450 nafarroa@korrika.org