Korrika 16
 
 

  • Inicio

  • KORRIKA
  • ¿Qué es Korrika?
  • Korrikas anteriores

  • KORRIKA 16
  • Mensaje
  • Homenajeados
  • ¿Cómo participar?
  • Recorrido
  • Canción/Videoclip

  • KORRIKA KULTURALA
  • ¿Qué es?
  • Eventos
  • Programación

  • KULTURBIRA
  • ¿Qué es?
  • Programación

  • ROPA DE KORRIKA
  • A la venta en tiendas
  • A la venta en Euskaltegis
  • Puntos de venta
  •  
     

     
    Entrar
     
     




     


     ¿Has perdido tu contraseña?
     ¿Nuevo usuario? ¡Registrate!
     
     

      Korrika 16 Intimoak diren bidaiak
    1197 lecturas
     
     

    ­­omenaldia­Gaur goizean (otsailaren 2an), Bilboko Kalderapeko kultur gunean  omenaldi ekitaldiaren eta Bidaia Intimoak dokumentalaren aurkezpena egin da.

    Edizio honetako omenaldia ez da ohi bezala kultur ikuskizuna izango, Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumental baten estreinaldia baizik.

    Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira, Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak.

    Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan barik eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko.

    Protagonistak labur-labur aipatzeko esan dezagun Mixele Lapurdin jaio zela, euskaldun, baina ama hizkuntza frantses eskola publikoaren eraginez galdu zuela haurtzaroan. Gaztetan berreskuratu ondoren, gaur egun irakasle dugu Itsasuko AEKn.

    Rami Aljeriako ber-berea dugu, gaztetan Parisera ikasketak egitera joana. Han ezagutu zuen Goizuetako neska batek ekarri zuen Euskal Herrira eta euskarara, eta gaur egun Goizuetan bizi da, euskaraz. ­

    Jesus Marik euskara izan zuen ama hizkuntza, baina txikitan Ermuan eta gero Gasteizen bizitzearen ondorioz, galdu egin zuen euskara, eskolaren eta kaleko lagunen eraginez. Baina euskaldun eta abertzale sentitzen zen eta horrek bultzatu zuen euskara berreskuratzera, soldaduskatik bueltan.

    Tereixa, berriz, Galizian jaiotakoa da, baina, beste asko bezala, Bilbora etorri zen lan bila. Ikastoletan irakasleak behar zirela jakinda, berehala hasi zen euskara ikasten eta gaur egun Portugaleteko Asti Leku ikastolan dihardu lanean.

    Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

    Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala, larunbatean, hilak 7, arratsaldeko 7etan estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak bost euroko balio sinbolikoa du.

    Webgune honetan, bideoak atalean, bihartik aurrera dokumentalaren trailerra ikusgai egongo da.

    dokumentala__0_

    Larunbatera arte!


     



      
    Enviado por: Korrika en Lunes, 02 Febrero, 2009 - 07:29 AM
     
         



    KORRIKAREN BULEGOAK
    ARABA: Arana kalea, 30 behea 01002 GASTEIZ - Tel: 945 261 220 - Faxa: 945 261 220
    BIZKAIA: Txakur kalea, 1-4.a 48005 BILBO - Tel: 944 159 512 - Faxa: 944 166 555
    GIPUZKOA: Iztueta kalea, 3 behea 20001 DONOSTIA - Tel: 943 327 612 - Faxa: 943 327 609
    IPARRALDEA: Marengo karrika, 22 64100 BAIONA - Tel: 05 59 25 76 09 - Faxa: 05 59 59 25 80
    NAFARROA: Errekoleten kalea, 16 behea 31001 IRUÑEA - Tel: 948 211 315 - Faxa: 948 221 450