Urtarrilaren 23an, ostirala, Korrikaren gala izango da Atarrabiako Totem aretoan.
Aurtengo Korrikaren arroparen desfilea egiteaz gain, otamena egongo da eta hainbat ikuskizunez disfrutatzeko aukera izango dugu: dantzak, zirko ttipia, bakarrizketak, txalaparta, musika herrikoia eta Zesatek!? (Trikizio-koen proiektu berria) taldearekin dantzaldia, besteak beste.
Arratsaldeko 20:30etik aurrera, AEK-ko irakasle eta ikasleekin batera, euskal kultura eta musika munduko zenbait lagun ezagunek hartuko dute parte Nafarroako Korrika Batzordeak antolatutako desfilean. Aurkezle lanetan, Oihan Vega (Gaztea irratiko esataria) eta Amaia Artetxe (ETB 1eko Kalaka saioko kidea) arituko dira.
Sei eurokoak izango dira sarrerak (5,5 € Korrika Laguntzaileentzat).