| |
|
|
|
| |
Entrar
| |
| |
|
|
 |
|
 |
|
 |
Mezua
ongi etorri. interj. Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea. Hizkuntza
bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo
baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen
kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela.
Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da. Baina
nahi izatea ez da nahikoa. Gure mezua, gure ongietorria, harago doa.
Herritarren borondateari atxikirik, Korrika 16ra etorri ez ezik,
Korrikan azaleratuko den nahiari kasu egiteko deia luzatu nahi diegu
Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazio guztiei. Erakunde
eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu,
euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean...), euskara
erabiltzea nahi dugu, eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikastea nahi
dugu. Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin
behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago.
Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala,
lekukoa lurrera eror ez dadin, esku guztiak dira beharrezko. Euskaldunok
ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen
lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: ONGI ETORRI! handi
bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten
erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei,
euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik
datozenei.
Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi
etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta
erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!
Inprimatu | Bidali hau |
|
|