| |
|
 |
KORRIKA 15, EUSKARAREN UHOLDEA
“ESKERRIK ASKO” eta “ESKERRIK ASKO” beste ideiarik ez darabilgu buruan. 15 korrika daramagu 27 urtean eta oraindik, korrikaz korrika, poztasunez kabitu ezinik geratu gara.
Karrantzan, korrika hasieran, eszentrikoak garela esan genuen, baina Euskal Herria osoa eszentrikoa dela ezin ukatu. Noren buruan sar daiteke, bestela, hamar egunean, goiz eta gau, euri eta elur, 2.360 kilometro egiteko kapaz izatea?
Ezin kontatu zenbat errepide, zenbat kale, estrata, mendate, zenbat oztopo natural eta “artifizial” gainditu behar izan diren! Eta hori guztia ezinezkoa izango zen 20.000 kilometro karratu baino gehiagotan zabaldutako AEKren euskaltegietako irakasleen laguntzarik gabe; irakasle, ikasle, laguntzaile eta diru-emaileen laguntzarik gabe. Korrikaren uholdea igaro denean, ezin dugu aukera uzten pasatu ESKERRIK ASKO esan gabe.
Korrika 15 honetan, eguraldia, lagun baino, etsai izan dugu; fenomeno meteorologiko guztiak ezagutu ditu korrikak, baina batez ere euria, ez da egun bakar ere pasa euririk gabe. Horra hor korrika honen ezaugarria: Korrika bustia! Euriz bustia, baina baita elkartasunez, ilusioz, gogoz eta poztasunez ere.
Baina fenomeno meteorologikoez gain, beste fenomeno anormal batzuk jasan ditu korrikak: oztopo legal eta administratiboak. Nafarroan eta IruƱean bertan pairatu behar izan dituztenak, kasu (baimen faltak, debekuak, zangotraba, identifikazioak eta joko zikina). Fenomeno normal eta “paranormal” guztien gainetik, korrikaren eszentrikotasunak aurreko marka guztiak hautsi ditu, korrika busti egin da, mela-mela eginda amaitu dugu, baina euskal herritarren adin, lanbide, jatorri eta ideologia askotariko aldarria izan da: euskara da gure nortasun-ikurra, korrikaren lekukoa da batzen gaituenaren irudia. Euskal Herrian lanean ari diren eragile gehienek (alderdi, elkarte, sindikatu eta erakundeek) euskararen biziraupena mugatzera eta ukatzera datozen legeak eta jarduerak albo batera utzi, eta euskaraz bizi ahal izateko bideak eraikitzeko pausuak emateko deia jaso dute eta erantzun egin diote dei honi.
Eta edizio honetan zerbait argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuarekin bat etorritako iritzi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak zioen bezala: “Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garelako, euskaraz bizi garelako baizik” eta “borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala” beharrezkoak dira.
Sakon, gustura eta gogotik hartua izan da korrikak omendu nahi izan duen protagonista: euskal emakumea eta euskararen berreskurapen eta transmisioan izan duen lana, eta, etorkizunean euskarak aurrera egingo badu, gizonezkoekin batera, izango duen lanaren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu. Korrika honen kilometro eta kilometroen lekuko eramaileen irudiei erreparatu baino ez dago.
Konpromisoa eta borondatea berretsiz, euskara ikasi eta erabiltzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari, helduok euskarari heldu eta euskaltegiak jendez betetzeko, euskara ikastea bakoitzak heldu beharreko konpromisoa delako.
AEK, 07-04-03

 |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
| |
EUSKARAREN ALDEKO ALDARRIAK BETE DITU IRUĆEKO KARRIKAK Xabier eta Miren Amurizak idatzi eta irakurri dute Korrika 15en mezua Goizeko zazpiak aldera sartu da Korrika 15 IruƱerriko karriketan, edizio honetako azken kilometroak egiteko. Eguraldia oker samar portatu arren, oso harrera beroa jaso du iruindarren aldetik, eta asko izan dira beraien auzoan korrika egin ondoren Gaztelu plazara hurbildu direnak, Korrikaren azken kilometroak ere egitera.
Azken kilometro horietan euskal gizarteko eragile askok hartu dute parte, hala nola, politika, lan, hezkuntza eta euskalgintza arloko partaideak. Berria egunkariak ere azken kilometroetako bat egin du, eta egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik eraman du lekukoa. Gogoratu beharra dago IruƱean amaitu zen 13. Korrikan, bera izan zela lekukoa azken metroetan eraman, eszenatokira igo eta mezua irakurri zuena, Egunkaria itxi eta hilabete eta erdira. Azken kilometroan, ohikoa den moduan, Edurne Brouardek Karrantzan herriaren esku utzitako lekukoa AEKren zuzendaritzak jaso du berriro 2.360 kilometro egin ostean. Karlos III.a hiribidetik sartu da Korrika Gaztelu plazara eta bertan prestatutako eszenatokira iritsi da, txalo zaparrada eta txalaparta doinu artean. Orduan heldu da Korrikaren une hunkigarrienetako bat, lekukoa ireki eta Euskal Herri osoa iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera zeharkatu duen mezua atera dutenean mezu hori bera idatzi duten Xabier Amuriza eta Miren Amuriza bertsolari aita-alabak. Bien artean irakurri dute, bi belaunaldiren arteko elkarrizketa izan delako Korrika 15ek eraman duen mezua. "Bizi da, biziko da" izenburuarekin idatzi dute eta horrela irudikatu nahi izan dute 15. Korrikaren mezuak aipatzen duen transmisio lana, aitak emandako lekukoa alabak jasota. Argi dago Xabierrek Mirenekin euskararen eta bertsolaritzaren transmisio lana, behintzat, ondo baino hobeto bete duela, Miren Amuriza egun bertsolaria izateaz gain, Berrizko Bertsolari Eskolako arduraduna ere baita, 17 urterekin. Hori islatzea nahi izan zuten AEK-k eta Korrikak ere mezua Amurizatarrei enkargatu zietenean, zaharrek gorde eta transmititutako hizkuntza orain belaunaldi gazteen esku geratzen dela, gazteei dagokiela orain euskararen lekukoa hartzea eta transmisioari ekitea. Ekitaldia amaitu ostean, Xabier eta Miren Amurizak Korrika 15en mezua idatzi eta irakurtzeak "ilusio handia" egin diela adierazi dute. Xabier Amurizak beti hartu izan du parte Korrikan, "nola edo hala, 1.go Korrikaren kanta egin" zuenetik. "Une garrantzitsu batean zerbait eman ahal izatea ohorea izan da guretzat, eta alabari ere betiko geratuko zaio gogoan egun hau" adierazi du Xabier Amurizak.
|
|
|
 |
|
 |
 |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
| |
Korrika 15ek iragan du dagoeneko ekuatorea, eta hasia du IruƱeko biderako azken zatia. Martxoaren 22an abiatu zen Karrantzatik eta Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ibili ondoren, Nafarroan sartu zen astearte iluntzean. Oso jendetsua izaten ari da Korrika 15, nahiz eta orain arteko kilometroetan eguraldiak lagundu ez. Izan ere, euriak eta elurrak ere Korrikarekin bat egin dute.
Korrika IruƱera hurbiltzen ari dela-eta, apirilaren 1eko jaia prestatzen ari da bertan, Korrika 15ek merezi duen ongietorri beroa izan dezan. Dagoeneko ezagunak dira IruƱeko Udalak jarri nahi izan dituen trabak, baina Korrika 15ek oztopo guztiak gainditu ditu, eta hiria prest da Korrikari Gaztelu plazan ohorezko harrera egiteko, eguerdiko ordu baterako minutu gutxi faltako direnean. Hortaz, AEK-k dei egiten dio herritar orori bertan parte har dezan, eta IruƱeko karriketan euskararen aldeko aldarria entzun dadin. AEK-ko euskaltegiak IruƱerako autobusak antolatzen ari dira. Informazio gehiago lortzeko, deitu hurbilen duzuen euskaltegira.
Bukaera jaialdia Takonerako gunean, Vistabellan eta Basotxoan izanen da. Askotariko ekitaldiak izanen dira, eta gune horiek euskararen aldeko uholde bilakatuko dira. Dagoeneko prestatuta dago egitarau oparoa, ume gazte nahiz helduentzako modukoa.
Egitaraua, behean
|
|
|
 |
|
 |
 |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
| |
Lasterketa bezperan, CCOO, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB, eta STEE- EILAS sindikatuek Korrikari babesa eman diote. Lan munduan euskara bultzatzera konprometitu dira: “Asko dira enpresetan garatu diren eta eskatu izan ditugun euskaratze planak, eta lan hartu-emanak euskaraz izan daitezen lanean ari gara sindikatuetan. Korrikak gizabanakoaren eta erakundeen konpromisoari dei egiten dion moduan, guk ere gutariko bakoitzaren konpromisoari dei egiten diogu gure lan lekuan, enpresan, jardunean, egunero-egunero, euskaraz jarduteko”. Edurne Brouard Korrika 15eko arduradunarekin eta Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusiarekin izan dira CCOOeko Jesus Uzkudun, EHNEko Unzalu Salterain, ELAko Leire Txakartegi, ESK-ko Josu Balmaseda, LABeko Aitziber Madrazo eta STEE-EILASeko Arantza Fernandez de Garaialde.
|
|
|
 |
|
 |
 |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
| |
Martxoaren 22an Karrantzan Korrika abiatzeko gero eta gutxiago falta da. Gaur, egun horretako aurkezpena egin dute Edurne Brouard Korrika 15eko ardurandunak, Jose Luis Portillo Karrantzako alkateak eta Tito Serrano Korrikaren Bizkaiko arduradunak.
Orain arte Korrika ez da Karrantzan izan, eta zor historiko hori ordaintzeko asmoz, AEK-k aurten lasterketa bertan hastea erabaki du.
Edurne Brouard-ek esan duenez, "Korrikak euskara Euskal Herriaren eremu osoan hitz egin beharreko hizkuntza dela erakutsi nahi du, eta euskararen aldeko jai erraldoi hori Euskal Herriko mutur guztietara heltzen dela. Karrantza, zoritxarrez, herri erdalduna da, baina, aldi berean, euskaltzalez osatutako herria da. Jende horrek merezi du Korrika hara heltzea, euskaltzaletasunetik euskalduntzerako urratsa emateko laguntza izan daitekeela uste baitugu".
|
|
|
 |
|
 |
 |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
| |
Korrika 15 Karrantzan hasten dela-eta, bere oroimenez egindako ekimena da.
Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarri du joan den igandean, martxoaren 18an, Ranero Haitzean. Ez da mendi-postontzi arrunta, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu zaio ekimena.
Ranero, 737 metroko altueran dagoen haitza da. Euskal Herria eta Kantabriaren arteko mugan dago, eta Karrantzako Pozalagua kobazulo berezietatik gertu. Altzairuz egindako mendi-postontziak Korrika 15, Karrantza Harana Mendi Taldea eta Karrantzako Udalaren inskripzioak izango ditu.
Korrika ez da orain arte Karrantza bailaratik pasa, eta aurten neurri baten horregatik hasten da han. AEK-k eta Korrikak Karrantzarekin duten zor historikoa ordaintzeko gutxi falta den honetan, Karrantzako herritarrak oso harrera ona eman diote Korrikari. Martxoaren 22an, Korrika hasi baino pixka bat arinago plaka bat inauguratuko dute udaletxeko plazan, eta bertan, honako hau irakurri ahalko da:
KORRIKA 15 AEK
KARRANTZA-IRUĆEA
Euskaraz hitz eginez, herri bat osatzen dugu euskaldunok:
Euskal Herria, EUSKARAREN HERRIA
2007ko martxoaren 22an Karrantza Haranetik abiatu zen euskararen haizea euskal lurretarantz
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
|